Ariketa terapeutikoaren printzipioak

Ariketa terapeutikoaren printzipioak

Etxean ariketa egiteko programa bat zure txakurraren errehabilitazio edo egokitzapen planaren parte izan behar da beti. Oinarrizko printzipio batzuk jarraitu beharko dituzu errehabilitazio-aldian, baita gaitasun orokorreko ariketak egitean ere.

 


Blokeak eraikitzen.

Ariketa terapeutikoak oinarrizko obedientzia aginduen eta trikimailuen oinarrian eraikitzen dira.

Hona hemen zure txakurrak ariketak egiteko eta aurrera egiteko ezagutu beharko lituzkeenak:


-Eseri.

-Etzan.

-Zutik.

-Geldi/itxaron.

-Hemen/Ikutu (ez  “etorri” bezala)

-Eman eskua (bi hankekin)

-Alboan(tiratu gabe uhal bat ibiliz)

Zure txakurrak ez baditu jada agindu horiek ezagutzen, irakastea gomendatzen dizugu, behar izanez gero, txakur hezitzaile profesional batekin lan eginez. Txakurrak lanean aritu behar dira beraiek nahi dutelako, ez sekula indartu. Horretarako, sari bat erabili beharko da janariarekin, gorespenarekin edo jostailuarekin entrenatzeko.

Kliker bat edo “ongi!” moduko hitz bat erabiliz entrenatzea gomendatzen dugu, zure txakurra berehala saritua izan dadin eskatzen zaien mugimendua edo agindua egiten dutenean. Era berean, zure txakurrak etxean modu naturalean egiten dituenean, hurrengo posturak harrapatzea gomendatzen dizugu. Mugimendu horiek onak direla ikasi ondoren, agindu daitezkeen ariketa bihurtuko dira.

 


Modu naturalean egiten dituzten posizioak, harrapatzeko:

-Erreberentzia egin (beherantz doan txakurra; atzeko hankak zuzen eta atzeko muturra airean, aurreko hankak luze-luze luzatzen diren bitartean haien aurrean )

-Goranzko txakurra (atzeko hankak zuzen luzatuz, aurreko hanken gainean tentezutik)

-Atzeranzko norantzan oinez.

 


Poliki eta lasai hasi.

Ariketa guztiek oso erraz hasi behar dute forma zuzena ziurtatzeko eta gorputza gehiegi ez behartzeko. Horrek esan nahiko du ariketa programa bat hastean aspergarria edo erraza suertatu daitekeela. Baina eutsi azkar joateko gogoari. Gehiegi egiten baduzu, batez ere ariketa programa bat hastean, zure txakurra zauritzeko edo oso minduta uzteko arriskua duzu.

Paseatzeko programa bat hastean, ibilaldiaren luzerak zure txakurra minduko ez dela edo herrenka amaituko ez duena ziurtatzen duena izan beharko du. Gero, poliki-poliki gehitzen jarraitu beharko duzu. Horrek esan nahi du lehen ibilaldia oso laburra izan daitekeela, baina ongi dago hori! 1-2 minutuz ibili eta zure txakurra minberatuago edo herrenago ez dagoela ikustea askoz hobea da 10 minutuz kanpora joan eta zure txakurra etxera herrenka itzultzea baino. Horrek egun batzuk atzeratuko lituzke zure programan, berriz ere oinarrizko lerroa ezartzen hasi aurretik.

 


Zuzen egitea garrantzitsua da

Praktikak perfekzioa dakar. Ez da kasualitatea golflari profesionalek put bat lortzea edo saskibaloi jokalariek 3 puntu ateratzea. Atleta hauek kulunka edo tiro bera errepikatzen dute milaka orduz, beren forma zuzena landuz, mugimenduak naturalak izan daitezen eta ez dezaten beren gorputz posizioan pentsatu behar jokoan ari direnean.

Hau da hezkuntza neuro-muskularraren magia. Muskuluak trebatzen dira zeregin jakin bat egiteko edo jarrera jakin bat mantentzeko, eta gero zeregina bigarren izaera bihurtzen da.Postura txarrean bizi den jendeak ez du bere baitan pentsatzen, “sorbaldak jaitsi eta lepoa aurrerantz eramango dut”. Jarrera txarra edukitzeak beste jarrera txar bat dakar, egokitzapen neuromuskularra da hau. Hau da, ohitura bihurtzen da. Eta gero ehunak ohiturari egokitzen zaizkio, modu onean edo txarrean. Hau ere garrantzitsua da zure txakurrarentzat!

 

 

 


Modu ona saritu

Ariketa terapeutikoak egiten ditugunean, ariketak modu egokian baino ez ditugu egin nahi. Forma txarreko edo okerreko ariketak egiteak mugimendu okerrak indartu besterik ez du egingo. Horregatik, poliki eta erraz hasten gara zure txakurrak zuzen egin ditzakeen ariketekin, eta gero aurrera egiten dugu ariketa bat forma egokiz menperatu ondoren.

Hau bereziki garrantzitsua da ebakuntzaren osteko ibilaldi programetarako — zure txakurra paseatzera joatea nahi dugu, hiru hankatan salto egin beharrean mindutako hanka erabiltzen ari badira. Bestela, hiru hankatan joan nahi duten lekura iritsi daitezkeela ikasten dute, eta hau muskuluen galera, artikulazio eta muskuluen zurruntasuna, mina eta zangoaren erabilera are gehiago mugatzen duen ziklo baten hasiera izando da.

Ariketa baten errepikapenak egitean, azken errepikapena modu zuzenarekin egin beharko du. Horregatik da garrantzitsua nekearen seinaleei erreparatzea. Garaiz harrapatzen ez baduzu eta zure txakurra hariketa modu okerrean egiten hasten bada, eman atseden bat 1-2 minutuz. Eska iezaiozu ariketaren errepikapen bakarra egiteko, eta zorteko bazara, modu egokian egingo dizu.

Eman laudorio/sari asko modua zuzena denean eta sekula ez saritu okerra denean.

Egon ziur modu egokia nola den dakizula! Zure errehabilitatzaileak aholkuak eman beharko lituzke agindutako ariketa bakoitzaren forma on eta txarrari buruz.

 


Kontuz nekearekin, ariketa egin bitartean eta ondoren.

Zure txakurrak zurekin hitz egin ahal izango balu (hitzez), esateko eskatuko zenieke noiz hasten diren nekatzen edo ahultzen ariketan. Hitzezko feedbacka eman ezin dizutenez gero, nekearen zantzuak arretaz behatu behar dira ariketa geldiarazi ahal izateko modu okerrean egiten hasi aurretik.

 

Nekearen zantzuak honakoak dira:

-Arnasestua

-Ibilaldian atzean geratzen da.

-Herrenka.

-Behatzetako azazkalak marruskatzen.

-Giharretako dardarak

-Sariarekiko interesa gutxitu da.

-Ariketa egiteari uko egitea.

-Eserita geratzea.

-Etzanda geratzea.

-Ariketa modu okerrean egitea.

 


Atsedenaldiak ere behar dira

Batzuetan zure txakurrak atseden hartu beharko du, eta gero beste ariketa batzuk egin ahal izango ditu edo pixka bat urrunago joan. Utzi zure txakurrari 1-3 minutuz atseden hartzen, eta eskatu ariketa berriz egiteko, eta modu egokian egiten badu, errepikapen batzuk gehiago eska diezaizkiokezu. Beste batzuetan, batez ere ariketa programa bat hastean, ariketa multzo bat bakarrik egin behar da (edo ibilaldi labur bat) eta zure txakurrari atseden hartzen utzi behar zaio.

Ideia ona da ikustea ariketa bakoitzean zenbat errepikapen egitea lortzen ari zaren, edo zenbat denboraz ibiltzen zaren nekea garatzen denean, segimentu bat egin ahal izateko.


Gainera, bi aste inguru beharko dira forma fisikoan hobekuntza ikusten hasteko, eta gero espero da irabazi gehigarriak ikustea 4 astean behin. Ariketak ez duenez bat-bateko emaitzarik ematen indarra eta erresistentzia irabazteko, erregistro bat erabiltzen baduzu, non atzera begiratu eta zure txakurra noraino iritsi den ikusi ahal izateko, motibatuago egoten lagun diezazuke.

 


Garapena garrantzitsua da

Gorputza ezarritako indarrei egokitzen da (beti ere lesioak sortzeko adinako indarrak ez badira, noski). Printzipio hau indarra, erresistentzia eta malgutasuna areagotzeko erabiltzen da. Baina, gaitasuna irabazteko, indar (edo karga) kopurua emeki-emeki handitu behar da. Maratoi bat korritu nahi baduzu (26,2 mila), entrenatu egin behar duzu, pixkanaka-pixkanaka distantzia handituz, zure giharrak, tendoiak, hezurrak, bihotza eta birikak egokitu ahal izateko.

Ariketa terapeutikoek aurrera egiten dute aldagai hauetako bat gehituz:

·     Denbora: horrek esan nahi du zenbat denbora ibiltzen zareten edo zenbat denbora irauten duen posizio batek, hala nola luzatzeak.

Distantzia: noraino ibiltzen zaren.

·     Intentsitatea: ariketa zailtzea da. Hori egin daiteke azalera desorekatuz, azkarrago ibiliz, inklinazioak/beherapenak gehituz, erresistentzia gehituz.

·     Errepikapenak: zenbat aldiz errepikatzen den ariketa multzo bakar batean. Multzo batek errepikapen edo errepikapen kopuru jakin bat barne hartzen du. Multzoak atsedenaldi batez bereizten dira.

Adibidez, 5 txandako 2 multzok esan nahi dute zure txakurrak 5 errepikapen egiten dituela, atsedenaldi bat hartzen duela (normalean 1-3 minutu), eta gero beste 5 erreplika egiten dituela.

·     Maiztasuna: Zenbat aldiz egiten den ariketa egun edo aste batean

 


Txakurrek ere agujetak izaten dituzte.

Muskulu minberatuen sentsazioa ez da gizakiena bakarrik. Muskulu-sorgortasun atzeratua, edo MSA, txakurretan garatu daiteke ariketa fisikoa egin ondoren, batez ere errehabilitazio-programa baten bidez aurrera egiten ari badira. MSA normalean, ariketa egin eta 1-2 egunetan agertzen eta 3 egun igaro baino lehen desagertu.

Zergatik gertatzen dira MSAk?

Muskuluak lantzen direnean, urratu mikroskopikoak sortzen dira (hau gauza ona da, benetako giharretako lesio bat ez bezala). Giharrak atseden hartzen duenean, gorputzak lesio txiki horiek konpontzen ditu eta konponketa-prozesu horrek giharra indartzen du. Giharrak indartu egiten dira haien gainean jarritako indarrei egokitzeko. Muskulu bat atalase berrira egokitu ondoren, nekez ager daitezke berriz agujetak. Baina indartzera iristeko, indar edo karga gehiago aplikatu behar da, eta prozesuak aurrera jarraitzen du. MSA, beraz, giharrak indar-entrenamendura egokitzeko konponketa-prozesuari lotutako mina da.

 


Jarri arreta min zeinuei edo herrenei.

Errehabilitazioaren lehen faseetan, ez dugu nahi txakurrek agujetak izaterik. Horregatik, ariketa mantso eta erraz hasi behar da.

Zure txakurra minduta badago edo ariketa egin eta 1-2 egunera herreago badago, MSA izan daiteke. Egoera honetan egin dezakezun gauzarik okerrenak erabateko atsedena edo ariketa gogorragoa egitea da. Onena ibilaldi erraza eta lasaia egitea da. Esate baterako, zure programan ariketa berri bat gehitu badiozu, eta hurrengo egunean minduta dagoela ematen badu, zoaz ibilaldi labur eta lau bat egitera eta ez egin ariketak datozen bi egunetan, edo herrenak edo min zeinuak desagertu bitartean.

** Zure txakurra herrenka hasten bada, hantura, hematoma edo ukitu eta min zeinuak adierazten baditu, hanka batere erabiltzen ez badu, edo herrenka jarraitzen badu agujeten denboraz haratago, deitu zure albaitariari, horiek MSAa baino zerbait larriagoaren zeinuak izan daitezkeelako eta tratamendua behar izatea posible delako.

 

 

 


Atseden egunak ondo daude.

Zure terapeutak aholkuak emango dizkizu zure etxeko ariketa plana eta ibilaldiak maiztasunez egiteko. Kasu batzuetan, eguneroko paseoak eta ariketak onak/idealak dira. Beste batzuetan, batez ere kirolerako egokitasunean lan egitean, atseden egunak ezinbestekoak dira gorputza entrenamendutik osatu ahal izateko.