Free cookie consent management tool by TermsFeed

Bat egin txakurren artrosia gobernatzeko gure online programarekin

Arindu zure txakurraren artrosia eta hobetu haren bizi-kalitatea

Ba al zenekien, zainketa egokiekin, zure txakurraren ongizatea eralda dezakezula, artrosia izan arren?

Gure 12 asteko online programa bereziki diseinatuta dago beren txakurren mina ulertu eta arindu nahi duten tutore konprometituentzat. Ezagutza espezializatuak, teknika praktikoak eta etengabeko laguntza uztartuta, iletsuarentzako laguntzarik onena izango zara bere egunerokoan.

Bihur zaitez zure txakurrak merezi duen tutore

Zer lortuko duzu programa honekin?

Hiru hilabetez, txakur-artrosiari buruz sakonki ikasiko duzu, oinarrietatik hasi eta zure txakurrarentzako estrategia eta praktika pertsonalizatuak garatu arte. Honetarako sarbidea eskaintzen dizugu:

Gaixotasun horrek zure txakurrari eta haren bizi-kalitateari nola eragiten dion ikasiko duzu, mina detektatzen eta ebaluatzen lagunduko dizuten zeinu fisikoak eta portaera-zeinuak identifikatuz.

Nola funtzionatzen du programak?

12 asteko iraupena

Astero sakonduko dugu gai bakoitza, urratsez urrats eta zure erritmoan aurrera egin dezan.

Grabatutako edukia eta zuzeneko talde-saioak

Grabatutako estudioko materialera eta zuzeneko saioetara sartzeko aukera izango duzu, zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko.

Laguntza pertsonalizatua

Tutore eta txakur bakoitza bakarra denez, parte-hartzaile bakoitzak ibilbide-orri pertsonalizatua jasotzen du, teknika eta aholku bakoitza modu eraginkorrean aplikatu ahal izango duzula bermatzeko.

Programa amaitzean, zure txakurraren bizitza hobetzeko tresnak, ezagutzak eta konfiantza izango dituzu, eta bide horren urrats bakoitzean bidelagun sentituko zara.

Ohiko galderak

Zenbat denbora dedikatu behar diot egunerokoan?

Alderdi teorikoa zure erritmoan ikusten joan zaitezke, ez duzu zertan egunero denborarik dedikatu behar. Alderdi praktikoari dagokionez, nahi/ahal duzuna. Familia bakoitza desberdina da, eta animalia bakoitzak bere beharrak izango ditu, eta zenbat denbora dedikatu zaion horren mende egongo da.

Ez naiz nire txakurra ukitzera ausartzen, nahiago dut espezialista batek ukitu dezan:

Erabiltzen ditugun teknikak oso oinarrizkoak dira, eta laguntza pertsonalizatua izango duzue. Ez duzu seguru sentitzen ez zaren ezer egin behar.

Nire txakurra oraindik ez dago gaizki. Gaizki nagoenerako utziko dut edo ikasten hasiko naiz?

Artrosia gaixotasun isila da, eta min kronikoa ere bai. Zenbat eta lehenago hasi sintoma sotilak detektatzen eta prebenitzen, orduan eta eraginkorragoa izango zara eta endekapen txikiagoa egongo da.

Zure txakurraren ongizaterako lehen urratsa emateko prest?

Bete sarbide-formularioa eta gaur bertan hasiko da zure kideak merezi duen aldaketa