Free cookie consent management tool by TermsFeed

Errehabilitazio plan bat paziente bakoitzarentzat

Gure helburua animaliari ahalik eta lokomozio-ahalmen handienak itzultzea da eta haren bizi-kalitatea hobetzea. Min gutxiagorekin, bizitza gehiago eta hobea.

Balorazioa

Horretarako, balorazio funtzionala egingo dugu gure lehen bisitan. Datu hauek bilduko dira:

01

Historia klinikoa

02

Ingurunea

03

Dieta

04

Galdetegi funtzionalak

05

Jarreraren ebaluazioa

06

Mugimenduaren ebaluazioa eta martxa-patroiak

07

Haztapen bidezko diagnostikoa

08

Azterketa orokorra, neurologikoa eta ortopedikoa

Azterketa egin ondoren, jabearen lankidetzarekin bete beharreko helburu batzuk ezarriko ditugu eta, horrela, saioen iraupena eta maiztasuna definituko ditugu, errehabilitazio-planerako aukeratutako terapien arabera aldatuko dena.

Plan horretan aukeratutako terapien arabera, saioen iraupena eta maiztasuna alda daitezke.

“Kliniketan, zaldi-zentruetan eta etxeetan eskaintzen dut zerbitzua, beti jatorriko albaitariarekin harremanetan.”

Teknika horiek PASIBOETAN edo AKTIBOETAN bana ditzakegu, pazientearen jarduera-mailaren arabera:

Teknika pasiboak

Gure maskotaren energia-gasturik behar ez dutenak, ariketa albaitari espezialistak egiten du, eta guztiz bateragarria da kirurgia baten ondoren behar den atsedenarekin.

Teknika aktiboak

Nolabaiteko ariketa eta ahalegina eskatzen dutenak. Laguntza edo erresistentzia jaso dezakete, eta mugikortasuna berreskuratzea eta hobetzea dute helburu.

Errehabilitazioa vs. fisioterapia

Errehabilitazioa

Animalien errehabilitazioa albaitaritzaren barne diziplina bat da, alterazioak, muga funtzionalak eta/edo ezintasunak ebaluatu eta tratatzen dituena, plan bat sortzen helburu batzuk finkatuz. Diziplina honen barne daude errekuperazio neurologikoa eta muskulueskeletikoa dakarren tratamendu oro, bai lesionatu berria denean, bai arazoarekin denbora asko daramanean, baita kirurgia egin aurretik eta ondoren ere. Beraz, animalien errehabilitazioan erabiltzen ditugun tratamenduetako batzuk masoterapia edo eskuzko terapia, hidroterapia edo fisioterapia dira.

Fisioterapia

Fisioterapia baliabide fisikoak aplikatuz tratamendu fisikoa jaso dezaketen pazienteak sendatu, prebenitu, berreskuratu eta berregokitzen dituzten tekniken multzoa da. Hanturaren aurkako terapia fisikoak eta analgesikoak korronte elektrikoak (TENS-EMS), magnetoterapia, ultrasoinuak, laserra edo beroa eta hotza (termoterapia) bakarrik erabiltzea dira.

Laburbilduz, fisioterapia errehabilitazioaren parte da. Horregatik da hain garrantzitsua errehabilitazioan espezialista den albaitari batek paziente bakoitzarentzako plan espezifiko bat diseinatzea, bere helburuekin.

Zalantzarik ba al duzu edo zure premiekin bat gatozen jakin nahi al duzu?