Animalientzat errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua

Gure helburua animaliari ahalik eta lokomozio-ahalmen handienak itzultzea da eta haren bizi-kalitatea hobetzea. Min gutxiagorekin, bizitza gehiago eta hobea.

Ejercicios rehabilitación perros

Erreferentzia zerbitzua

Zerbitzua albaitaritza klinikatan, zaldi-zentroetan eta gure Astigarragako zentruan eskaintzen dugu. Errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua soilik.

Espezializazioaren eta jarraiko formakuntzaren garrantzia ezagutzen dugu, zure lagunak traturik eta zerbitzurik onenak jaso ditzan.

Terapiak

Fisioterapia

Ariketa terapeutikoak, masajeak, luzaketak, gako puntu miofaszialen tratamenduak, propiotzepzioaren lana, paziente bakoitzaren beharretara egokitutako terapia aktibo eta pasiboak.

IV motako Laserra

Laser Terapia edo «Fotobiomodulazioa» efektu terapeutikoak sortzen dituzten argi-uhin espezifikoen erabileran datza: orbaintzea bizkortzen du (zauri handiak, kirurgia-ostekoak), mina gutxitzen du (artrosia, zaintiratuak, LCA hausturak, hernia diskalak), zirkulazioa areagotzen du, hantura gutxitzen du...

Eremu magnetikoak

Eremu magnetiko pultsatilek zelulekin elkarreragiten dute, baldintza fisiologikoak berreskuratzen lagunduz. Efektu horiek analgesia, hantura murriztea, edemak xurgatzeko estimulazioa, mioerlaxazioa eta ehunak birsortzea eragiten dute, efektu sinergikoak eskainiz eta beste tratamendu farmakologiko tradizional edo alternatibo batzuk indartuz.

Ultrasoinuak

Terapia honek uhin ultrasonikoak erabiltzen ditu, maiztasun aldakorretan muskuluetan, tendoietan, lotailuetan eta eragindako artikulazioetan sartzen direnak, odol-zirkulazioa areagotuz eta orbaintzea sustatuz. Tendinitisa, tenosinobitisa eta orbainak tratatzeko erabiltzen da, kaltetutako ehunak azkarrago konpontzeko.

Kirurgia aurreko eta osteko errehabilitazioa

Zure maskota kirurgiara modu ezin hobean iristea nahi baduzu, zein sendatze azkarragoa eta eraginkorragoa izatea gustatuko balitzaizuke, lagun zaitzakegu. Utz dezagun alde batera animaliak bakarrik errehabilitatzen direlako edo igeriketarekin nahikoa duteneko uste hori. Pertsonengan hain garrantzitsua bada, zergatik ez zure lagunarentzat ere?

Akupuntura

Antzinako ekialdeko teknika mediko hau animaliaren gorputzeko puntu espezifikoetan orratzak sartzean datza. Horrela, nerbio-egiturak eta egitura baskularrak estimulatzen dira eta, ondorioz, gorputz-oreka fisiologikoa duten neurotransmisoreak askatzen dira. Gehien ezagutzen den erabilera minaren kontrola da, eta ezartze arrakastatsuenetako bat paziente geriatrikoarena da, bizi-kalitatea nabarmen hobetzen baitu.

Kiropraxia

Bizkarrezurraren disfuntzio biomekanikoa eta nerbio-sisteman dituen ondorioak aztertzen eta tratatzen dituen eskuzko terapia da. Horrela, bada, nerbio-sistemaren funtzionamendua indartzea lortzen dugu, azpiluxazioak hautemanez eta doituz. Terapia prebentiboa zein sendagarria da, eta edozein patologiatan laguntzen duen arren, errehabilitazioan bizkarreko/lepoko minak, defizit neurologikoak eta herrenak hobetzeko erabiltzen dugu.`

Elektroterapia

Bi motatan bana dezakegu: - TENS: batez ere mina maneiatzeko erabiltzen da, maila baxuko korronte elektriko bat erabiliz eta honela mina hautemateko ohiko neuronen bideak eteten. - EMS: kanpoko korronte elektriko bat erabiltzen du muskulu-uzkurdura bat sortzeko, muskuluak indartzeko eta berrezteko, atrofia mugatzeko, lesio neurologiko baten ondoren lokomozio errekuperazio hobe bat lortzeko, muskulu-espasmoa murrizteko.

Neurrira egindako ortesiak

Aurrefabrikatutako ortesietan ez bezala, neurrira egindako ortesi zurrunak diseinatzen ditugu, lehendabizi gorputz-adarraren molde bat eginez, horrekin lan egin ahal izateko. Neurrira egingo denez, aurrefabrikatutako gailuak baino hobeto egonkortuko eta egokituko dira, indarren banaketa hobea izango baita eta ehun bigunen arazoak gutxituko baitira. Erabilgarriak karpoko edo tarsoko ezegonkortasunean, anputazioetan, malformazioetan, ornoetako inmobilizazioetan…

Kinesiotaping

Kinesiotapinga edo bendaje neuromuskularreko teknika koloretako kotoizko zinta batzuen erabileran oinarritzen da, beste tratamendu fisioterapeutiko batzuen osagarri gisa erabiltzen direnak. Beste bendaje batzuek ez bezala, mugimendua ahalbidetzen du. Kontrakturak, gako puntuak, artrosia, zaintiratuak, edemak, etab. bezalako afekzioetan erabiltzen da.

Hidroterapia: urpeko zinta

Urak artikulazioen karga murrizten du eta, aldi berean, erresistentzia eskaintzen du. Erresistentzia hori handitu egin daiteke zintaren abiadura azkartuz. Urak artikulazioen pisua arintzen duenez, txakurraren mugimendu-ereduak alda daitezke. Igeriketarekin alderatuta, urpeko zintaren abantaila da txakurrak lau hankak posizio fisiologikoan erabili behar dituela eta ez inongo kontrolik gabe, igeri dabiltzanean bezala. Gainera, abiadura eta erresistentzia uraren mailaren bidez erregulatu daitezke, eta horrek entrenamendua hobeto kontrolatzea eta indibidualizatzea ahalbidetzen du.

Lur-zinta

Uraren abantailak eskaintzen ez dituen arren, txakurrarekin edo katuarekin azkarrago lan egiteko aukera ematen digu (lehortu beharrik gabe) ebakuntzaren ondoren, baldintza neurologikoetan, kirol-entrenamenduetan…

Partikularrentzat

Ejercicios rehabilitación perros

Zure maskota nagusiak bizi-kalitate ona ote duen ala ez al da zure kezka? Lesio edo kirurgia batetik ahalik eta azkarren osatzea nahi duzu? Minak dago eta hainbeste botika ez hartzea gustatuko litzaizuke?

Lagun Minetik zure familiako albaitariarekin koordinatuko gara zure kasua osotasunean ebaluatzeko eta konbinazio terapeutiko onena bilatzeko. Gu ere albaitariak gara.

Noiz has gaitezke?

Mina eta hantura lesioaren edo kirurgiaren ondoren berehala tratatzen has gaitezke.

Indartze-fasea eta ariketa aktiboak, oro har, kirurgia egin eta bi astera hasten dira, puntu kirurgikoak kendu edo immobilizazio-aldia igaro ondoren.

Terapiaren hasiera atzeratzea ez da onuragarria, denbora horretan bigarren mailako konpentsazio-arazoak agertzeko aukera dugulako.

Tratamenduaren iraupena gaixotasun edo lesio motaren araberakoa izango da, akutua edo kronikoa bada, eta pazientearen lankidetzaren araberakoa.

Zein kasutarako da egokia?

Profesionalentzat

Zure bezeroa galtzeko arriskurik gabe, gure espezialitatetik kanpo ez baitugu beste zerbitzurik eskaintzen. Erreferentziako zerbitzu gisa lan egiten dugu eta, beraz, edozein patologia edo konplikaziorekin bere jatorrizko albaitariari bidaliko diogu.

Ezagutzak batu ditzakegu eta zure pazienteen bizi-kalitatea hobetu. Zure ospitalerako, klinikarako edo albaitaritza-kontsultategirako osagarria gara.

Zein kasutarako da egokia?

Nola funtzionatzen du erreferentziazko zerbitzuak?

Radiografía animal
Rehabilitación animal

Zalantzarik ba al duzu edo zure premiekin bat gatozen jakin nahi al duzu?