Kaixo, Irati naiz, errehabilitazioan espezializatutako albaitaria

Irati Laburu con perros

Niri buruz

Albaitaritzan lizentziatu nintzen Zaragozako Unibertsitatean 2011n. Orduan konturatu nintzen titulu hori hasiera baino ez zela. 2 urte geroago, animalientzako akupunturan diplomatu nintzen IVASen bidez (International Veterinary Acupuncture Society), eta beste 2 urteren ostean, albaitaritzako errehabilitazio- eta fisioterapia-ikastaroa burutu nuen Forvetekin Gemma del Pueyorekin (Centro de Formación Veterinaria eta Vetsia albaitaritza ospitalea).

Azkenik, AIQAk (Academia Internacional de Quiropráctica Animal) antolatutako kiropraxiako graduondokoa amaitu nuen 2021ean. Bien bitartean, gaiarekin erlazionatutako ikastaroak burutu ditut: kinesiotaping-a, neurrira egindako ortesiak, ekografia muskuloeskeletikoa, infiltrazioak, errehabilitazioan aplikatutako neurologia…, eta gaur egun Global Vet Rehabilitation-ekin zaldien diagnostikoari eta fisioterapiari buruzko prestakuntza jasotzen ari naiz.

Zaragozan lizentziatu nintzenetik, etengabe aritu naiz animalia txikien klinikan lanean, errehabilitazioarekin batera, baita atzerrian ere (Irlandan eta Ekialde Hurbilean).

Irati Laburu veterinaria

“Animalien errehabilitazioa hain berezia egiten duena, haien bizi kalitatea hobetzeko gaitasuna da, kasua dena delakoa ere.”

Nire lana nire pasioa da

Pertsonalizazioa

Ez estandarizazio ez protokolorik. Indibidualizazioa, bai animaliaren bai jabearen beharretara egokituz.

Konpromezua

Nire pazienteen bizi-kalitatea hobetu nahi dut beti. Talde bat bihurtzen gara: animala-jabea-errehabilitatzailea-ren triangelua.

Konfidantza

Konfidantza eta hurbiltasuna, heziketa eta zalantza guztiak argitzea, prozesua ahalik eta errazena izan dakizuen

Rehabilitación animal

Zalantzarik ba al duzu edo zure premiekin bat gatozen jakin nahi al duzu?